Albisteak 2013

DIZIPLINA

20 Abu 2013

DIZIPLINA ZIGORRAREN JAKINARAZPENA

DIZIPLINA ZIGORRAREN JAKINARAZPENA

Erabakitako zigorrak Pedreñan, 2013ako uztailaren 13an Marina de Cudeyo Bandera – Dynasol SN estropadan jazotako gertaera batean du jatorria. Gertaera hori estropadako epaileak jaso zuen idatzitako aktan.

ACT Elkarteko Diziplina Epaileak 2013ko abuztuaren 19an jakinarazitako ebazpena aintzat hartuz, 11 estropadetan parte hartzeko gaitasun gabetzea eta 800 euroko isuna jarri zaio Kaiku AKK klubeko Jose Luis Korta Jaunari. Zigorraren jatorria elkarteko Diziplina Arautegiko 14. artikuluko d) atalean jasotako arau hauste larria da, eta Pedreñan, 2013ko uztailaren 13an jokatutako Marina de Cudeyo Bandera – Dynasol SN estropadan jazotako gertaera batekin du zerikusia.

ACT elkarteko Diziplina Arautegiko 20. artikuluko 3. atalean jasotakoaren arabera, ACT elkarteak antolatutako ekitaldi eta estropadetan parte hartzeko gaitasun gabetzeak honakoa suposatzen du zigorra ezarri zaion pertsonari:

a) Ezingo du ACT elkarteko estropadekin zerikusia duten ekitaldietan parte hartu (adibidez, delegatuen bilerak), ezta elkartearen bestelako biltzar eta batzarretan ere.

b) ACT elkarteko estropadetan ezingo du izenik eman bere klubeko izen-emate orrietan, inolako erakunderen bitartez, ezta estropadetan prestatzen diren gune ezberdinetara sartu ere (adibidez, delegatuen gunea)

c) Ezingo du inolako ontzirik erabili estropada eremuan sartzeko, ezta hurbiltzeko ere (itsasoa, erreka edo beste izan), asmoa bere klubari laguntza ematea, aholkatzea edo antzeko zereginak egiteko izanda ere, edo estropada bera estropada eremutik bertatik edo gertutik ikusteko asmoarekin bada. Zigortutako pertsona estropada jokatzen ari den gunean balego, ertzean egon beharko du (kaiak, portua, hondartzak eta abar).

Adierazitakoa betetzeari muzin egiten bazaio (ACTko epaile edo Lehiaketa Batzordeko kideek frogatu dezakete dagokion estropadako aktaren bitartez), ACT elkarteak zigortutako pertsonak zigorra betetzeari uko egin diola ulertuko du, eta zigor berriak jartzeko aukera aztertu.

Itzuli