ACT TV

ELKARRIZKETAK

18 Ira 2019

Denboraldia sailkapenaren erditik

Denboraldia sailkapenaren erditik

Cabo, Ondarroa Cikautxo, Donostiarra eta Urdaibai Aviak 2019ko Eusko Label Ligaren denboraldi honen balorazioa egin digute

2019ko Eusko Label Ligako denboraldia amaitu bezain laister, balorazioak egiteko unea iritsi da. Horretarako, sailkapenaren erdialdean egon diren lau taldeekin hasiko gara, hauetako batzuk gainera sari potoloa erdiestea lortu dute estropada batzuetan.

Cabok zortzigarren postuan amaitu du denboraldia, 100 puntuko zifrara iritsita. Ismael Romerok, Boiroko taldeko arraunlariak, denboraldiko helburua lortu dutela dio, “bigarren txandan egon eta arriskurik ez izatea”. Caborentzat, aurtengoa “trantsizio urtea” dela kontuan hartuta, denboraldiaren balorazioa positiboa da.

Ondarroa Cikautxok bere aurraunaren maila goreneko hirugarren denboraldia itxi du aurreko urteetako erregistroak hobetuz. Bizkaitarrak, zazpigarren 116 punturekin, denboraldirako zeukaten helburuetako bat lortu dutela dio Aitzol Elu arraunlariak, “bigarren txanda irabaztea”, Zarautzeko bigarren jardunaldian egin zuten bezala. Denboraldian zeha, ‘Antiguako Ama’ko arranlaria Zarautzeko bi estropadak eta Santurtzikoa gogoratzen ditu onenak bezala. Iñigo Collazo, Donostiako arraunlariarentza, sailkapenaren goikaldean maila handitu egin da denboraldi honetan, eta “ohorezko txandan sartzearen exigentzia asko handitu da”. Hala eta guztiz ere, euren helburua “aurrera pauso bat ematea” zen, eta lortu dute, euren historiako lehen bandera lortuz Eusko Label Liga, Getxoko estropadan. Igor Makazagaren mutilak seigarren amaitu dute denboraldia, 164 punturekin.

Urdaibai Aviak, bostgarren 169 punturekn, azken estropadararte itxaron behar izan du bere Eusko Label Ligako markagailua martxan jartzeko. Denboraldi hasiera zailtasunak eduki arren, Iñaki Goikoetxeak uste du “hasi baina hobeto bukatu dutela” udara. Arraunlari lekeitiarrak dio denboraldi txarretatik ere ikastea beharrezkoa dela, eta pozik dago zailtasunen aurrean “bakoitzak gerra bere aldetik egin ordez, baturik mantendu” direla, “familia” bat bezala.

 

Itzuli