ACT TV 2018

BEREZIAK

17 Ira 2018

CaixaBanken azken luzea

CaixaBanken azken luzea

Errepasatu denboraldiko azken asteburuan gertatutako guztia gure bideo laburpenean

Amaitu da aurtengo Eusko Label Liga. Azken asteburu handi batek jarrio dio txapela denboraldi zirraragarri bati. CaixaBanken Azken Luzeari, gure asteburuko bideo laburpena, esker berriz ere bizi dezakezun asteburua.

Urdaibai Aviak zazpigarrenez historian altxatu zuen CaixaBank Koroa, hirugarrenez jarrian. Orio Babyautok garaipena erdietsi zuen Bermeo Hiriko XXXVI. Banderan eta GO fit Hondarribiak gauza bera egin zuen igandean Portugaleten XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglesen. Eguneko beste protagonistak Lekittarra Elecnor eta San Jose XV Astillero izan ziren, Eusko Label Ligara igoera lortu eta gero. Baita Donostiarra ere, Liga Euskotrenen arraun egingo baitu datorren urtean. San Juan Sumelecek eta Hondarribia Bertako Igogailuakek maila galdu eta gorengo mailara itzultzeko borrokatuko dute datorren denboraldian.

Bizi hori dena eta gehiago CaixaBanken Azken Luzean!

Itzuli