Albisteak 2019

BEREZIAK

16 Uzt 2019

CaixaBank Koroaren Tour-a Oriora iritsi da

CaixaBank Koroaren Tour-a Oriora iritsi da

Eusko Label Ligako garaikur preziatuak geldialdi bat egingo du aste honetan txapelketaren liderraren etxean

CaixaBank Koroaren Tour-aren udarako bidea erritmoa hartuz doa, eta jada bere aste honetako ‘etxe’ berrian aurkitu dezakegu, eta batek daki, agian udara bukaeran bertara bueltatuko da. Orion izango da garaikurra datorren uztailaren 20ean berriro ere errepidera bueltatu aurretik. CaixaBank Koroaren Tourra udalherri gipuzkoarrean egongo da, Eusko Gudariak kaleko 22. zenbakian.

Gainera, ekintza honetan parte hartzen baduzu, Portugaleten jokatuko den XLV. El Corte Ingles Bandera Eusko Label Ligako itsasontzitik ikusteko bi sarrera eskuratu ahal izango dituzu. Jardunaldi horretan gainera, CaixaBank Koroa emango zaio denboraldiko garaileari eta inoiz baino hurbilago bizitzeko parada izango duzu. Bestalde, CaixaBankeko Patroirik Onenaren maillota irabazteko zozketa batean sartuko zara, Kibor-ek material onenekin eta punta-puntako teknologiarekin egindakoa.

Parte hartzea oso erraza da; hurbilen duzun CaixaBank Koroaren Tourreko puntura joan eta bertan CaixaBank Koroarekin argazki bat atera. Hori egin eta gero, gure Twitterreko kontua jarraitu eta igo ezazu atera duzun argazkia #TourCoronaCaixabank traola erabiliz.

2019ko CAIXABANK KOROAREN TOURRA

Uztailaren 1etik 8ra -  CaixaBank Bulegoa | Bilbao (Gran Vía, 38)

Uztailaren 8tik 13ra – CaixaBank Bulegoa | San Sebastián (Churruca, 14)

Uztailaren 13an - XII Bandera Donostiarra Kaiarriba – Amenabar (San Sebastián)

Uztailaren 14an - VII Bandera CaixaBank (Castro)

Uztailaren 15etik 20ra – Orioko XXIX. Estropadak - VII. Orio Kanpina Bandera (Orio)*

Uztailaren 21ean - XVIII Bandera Ayuntamiento de Sestao (Portugalete)

Uztailaren 22tik 27ra -  Getxo*

Uztailaren 27an - Santurtziko XL. Ikurriña (Santurtzi)

Uztailaren 28an -  Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña (Getxo)

Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra – Hondarribia*

Abuztuaren 10ean - XXXV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia (Ondarroa)

Abuztuaren 11n - Hondarribiko XXXII. Bandera - Mapfre Sari Nagusia (Hondarribi)

Abuztuaren 12tik 17ra - Zarautz*

Abuztuaren 17tik 18ra - XLII Zarauzko Estropadak (Zarautz)

Abuztuaren 19tik  irailaren 9ra - Aquarium | San Sebastián

Irailaren 14a - Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera (Bermeo)

*Tokia oraindik konfirmatzeko

Itzuli