Albisteak 2017

ELKARTEA

27 Api 2017

CaixaBank-ek ACTrekin batera norabide finkoarekin nabigatzen du

CaixaBank-ek ACTrekin batera norabide finkoarekin nabigatzen du

Finantza entitateak ACTrekin daukan akordioa berriztatu du eta era honetan, Elkartearen funtsezko oinarri bezela bostgarren urtea jarraian beteko du

ACT-CaixaBank bikoteak bere bostgarren urteurrena beteko du denboraldi honetan. 2013. urteaz geroztik finantza entitateak arraunaren txapelketa gorenaren ondoan dirau eta udara bakoitzean Kantauri eta Atlantikoko kostaldeetan lehiatzen den kirol ikuskizun handienetako baten funtsezko zati bilakatu da.

Azken urteetan gertatu den bezala, CaixaBank-ek Eusko Label Ligaren garaikur nagusiari, CaixaBank Koroari, izena ematen jarraituko du. Koroa, pasa den udaratik Urdaibai Aviarena da bost aldiz txapeldun bilakatu ondoren. Era honetan, ‘Bou Bizkaia’ko kideak Kaiku Producharekin bat egin zuten, zeinek CaixaBank Koroa bere jabetzan daukaten 2011, 2012 eta 2013. urteetan txapelketako garaile izan ondoren. Gainera, CaixaBank-ek udarako patroi hoberena saritzen jarraituko du bere mailot zuriarekin. Une honetan elastiko hori San Juan Sumelec-en popan dago, hain zuzen ere Endika Pérez eta Unai Olidenen jabetzan. CaixaBank-en izarra, esan beharra dago, beste behin Euskotren Ligako ontzi onenaren azalean ere egongo da.

Eta noski, bostgarren urtez CaixaBank Banderaren beste edizio bat jarriko da jokoan, lehengo urtean bezala Kantabriako uretan. Datorren uztailaren 22an, hain zuzen ere, Santanderrek arraunaren txapelketa gorena jasoko du beste behin eta Eusko Label Ligako 12 taldeak aurreko urtean Hondarribiaren ‘Ama Guadalupea’k lorturiko Bandera irabazten saiatuko dira.

Poztasuna bi aldeetan

Juan Pedro Badiola, CaixaBank-en Euskadi eta Kantabriako lurralde-Zuzendaria, eta Borja Rodrigo, ACTko Presidentea, izan dira akordio berri hau sinatzeko arduradunak, zeinen bitartez entitate finantzieroa Elkartearen babesle nagusi izaten jarraituko duen. Borja Rodrigok adierazi du akordio honek “txapelketa orain arte bezala antolatzen jarraitzea baimentzen” diola Elkarteari. Bere aldetik, Juan Pedro Badiola pozik agertu da “ACTri batuta” jarraitzeagatik, eta bai “CaixaBank Koroa eta patroi oneanaren sariari izena” jartzeagatik.

Itzuli