Albisteak 2018

BEREZIAK

06 Abu 2018

¡Bueltan dira adrenalina segundoak!

¡Bueltan dira adrenalina segundoak!

Urdaibai Avia eta San Juan Iberdrola Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko lidertzan sendo iritsi dira denboraldiko bigarren erdira

Eusko Label Liga eta Liga Euskotren txapelketa erritmora itzuli dira liga etenaldiaren ondoren Espainiako Traineru Txapelketa zela eta. Zierbena Bahias de Bizkaiak irabazitako txapelketa hain zuzen ere, Urdaibai Avia eta GO fit Hondarribiaren aurretik, era horretan, galipoek hiruko berezia erdietsi dute estatuko traineru, trainerilla eta batel txapelketetan. 

Beraz, gorengo mailako txapelketako bigarren denboraldia larunbatetik aurrera itzuliko da. Traineru guztiek sasoi betean iritsi nahi dute denboraldiko tarte honetara, non jokoan jarriko diren, adibidez, Zarauzko Estropadak preziatuak. Baina horren aurretik lekukoa Ondarroak eta Hondarribiak hartuko dute larunbatean eta igandean, 18:00tatik eta 11:45etik aurrera. Asteburu horren ondoren Zarauzko Estropaden txanda izango da, jardunaldi bikoitzean, abuztuaren 18 eta 19an, non garaikurra emango zaion Liga Euskotreneko  txapeldunari. Eta 25 eta 26ko asteburuan abuztuko egutegia osatuko da Galizian, Moaña eta Caboko uretan. 

Era horretan, sailkapena denboraldi erdian Urdaibai Avia lider dela dago, GO fit Hondarribiak baino 9 puntu gehiago izanik eta Zierbena Bahias de Bizkaiak baino 14 gehiago. Behetik, borroka estua izaten ari da San Juan Sumelec eta Tiran Pereiraren artean, jaitsiera zuzena ekiditeko helburuan. Momentuz, abantaia Errekarentzat da, Moañakoek baino 4 puntu gehiago edukita. 

Liga Euskotrenen ez dago San Juan Iberdrolako Batelerak gainditzeko gai denik, izan ere, sanjuandarrek etxera eraman dute jokoan jarritako guztia. Hainbesteko nagusitasuna erakutsi dute arroxek, Liga Euskotreneko txapeldun izan daitezkela igandea Hondarribiko uretan bosgarrenez jarraian. Bi jardunaldiren faltan, sekula ikusi ez dena. 

Bueltan dira adrenalina segundoak!

Itzuli