Albisteak 2019

BEREZIAK

22 Abu 2019

Boiron, asko jokatzeko

Boiron, asko jokatzeko

Igandean Eusko Label Liga Boirora itzuliko da, eta hala, 12:00tatik aurrera, XXIX Bandeira Concello de Boiro jokatuko da

Eusko Label Liga asteburu honetan une erabakiorrenean sartu da, denboraldiko azken jardunaldiak jokatuko baitira. Igandean Boiron jokatuko den estropadan, denboraldian zehar airean edota dantzan ibili diren gauza asko erabakiko dira. Batetik, zein talde jaitsiko den zuzenean arraunaren maila gorenetik jakingo da, eta bestetik, zein ontzik defendatuko duen Eusko Label Ligako postua. Gauzak horrela, hamaikagarren postuan amaituko duen talde horrek playoffean bigarrengo mailatik datozen taldeei aurre egingo beharko die. Bestalde, hamargarren eta bederatzigarren postuan dauden taldeek agur esango diote aurtengo denboraldiari, Bermeoko eta Portugaleteko estropadetan lehiaketako lehen zortzi traineru onenak lehiatuko baitira.

XXIX. Bandeira Concello de Boiroko estropadako txandak Eusko Label Ligako sailkapen nagusiaren arabera osatuko dira, behin larunbatean Bueuen estropada jokatuta.

Boiroko udaletxean aurkeztu dute gaur goizean "XXIX. Bandeira Concello de Boiro". Aurkezpen ekitaldian Jose Ramon Romero Boiroko alkatea, Jose Marcos Fajardo Boiroko kiroleko zinegotzia eta Daniel Vazquez Cabo da Cruz Arraun Elkarteko presidentea izan dira.

Itzuli