Albisteak 2017

BEREZIAK

21 Eka 2017

Bikendi Alzak jarri dio erritmoa ekainari

Bikendi Alzak jarri dio erritmoa ekainari

Bikendi Alzak lehiaketa hasi aurreko hilabeteari nota lasaiak jartzen dizkio bere #EkainekoPlaylist-arekin

Bikendi Alza, “Ama Guadalupekoa” taldeko arraunlari Hondarribiarrarentzat, aurreko denboraldia izan zen lehengoa Caixabank Koroa lortzeko borrokan jardun zuena. Aurten ere bere taldearekin jarraituko du lehengo urtean eskuetatik ihes egin zien trofeo hura lortzeko lehian. Eusko Label Liga hasteko bi aste falta diren honetan, bera izango da esfortzuz eta urduritasunez betetako momentu hauei musika jartzeaz arduratuko dena.

Ondorengo playlistak musika mota desbedina biltzen du. Bertan, arraunlariaren 20 kantu gustukoenak daude entzungai. Pink Floyden Wish You Were Here edota Stacey Earleren Good-by doinu lasaietatik hasi eta Queenen Don’t Stop Me Now edo Barricadaren En La Esquina Del Zorro kantu alai eta bizietara egin daiteke salto. Agertzen diren kantu gehienak nahiko geldoak dira eta Bikendi, Eusko Label Ligako denboraldia hasi aurretik, bizitzen ari den momentu urduriekin kontrastatzen dute.

Itzuli