ACT TV 2018

BEREZIAK

01 Abu 2018

Balorazioak bigarren txandatik

Balorazioak bigarren txandatik

Sailkapeneko tarte erosoan ari diren ontzien iritziak jaso ditugu denboraldiko lehen erdiari buruz

Etenaldiko astean Eusko Label Ligako ontziek denboraldiko lehen erdiari egindako balorazioei errepasoa egiten jarraituko dugu. Gaur, bigarren txandako ontzien txanda. 

Sergio Corrales Ondarroa Cikautxoko arraunlaria pozik azaldu da "bigarren denboraldian egoera erosoetan dabiltzatelako". Zentzu berean azaldu da Iñigo Collazo Donostiarrako arraunlaria, talde igo berrikoak uste du "pixkanaka-pixkanaka Ligan finatzen" ari direla, era berean uste du erregularrak izan behar dutela behin betiko finkatzeko. Caboko arraunlariek uste dute "helburua guztiz beteta" dagoela, Iago Davilak errotazioen garrantzia azpimarratu du denboraldiko azken tartera fresko iristeko. Igo berria den beste klub bat Santurtzi Iberdola da, bertako patroia Asier Zurinagaren iritziz "lan ona" egiten ari dira eta pozik azaldu da "egun askotan ohorezko txandaz gozatzeaz". 

Itzuli