Albisteak 2018

BEREZIAK

17 Api 2018

Apirilean kanta anitz Efren Sanchezen eskutik

Apirilean kanta anitz Efren Sanchezen eskutik

Efren Sanchezek, Santurtzi Iberdrolako arraunlariak, aukera handiko playlist berri bat dakarkigu apirileko egun euritsuak pozteko

Apirilak euri asko dakar, baina Efren Sanchezek, Santurtziko arraunlariak, playlist paregabe bat dakarkigu eguraldi txar hau ahaztu eta udako hilabeteak sentiarazteko.

Kantu zerrenda berri honetan denetarik aurki dezakegu. Udako erritmorik latinoenak eta entzunenak bertan daude Ricky MartinMaluma edota Juan Maganen eskutik. Baina festa kantu hauez gain, abesti lasaiagoak ere badaude, Macklemore-ren “Glorious” esate baterako.

Playlist honetan rock talde mitikoen abestiak ere entzun ditzakegu, AC/DC edota Iron Maiden-en abestiak adibidez. Bertan pop/rock nazionalarentzako tokia ere badago, Fito y Fitipaldis eta Mago de Öz-en eskutik.

Ziur gaude kantu zerrenda honek hilabete euritsu hau poztuko digula eta udako hilabete beroak gertuago sentiaraziko dizkigula. 

Jarrai gaitzazu Spotifyn eta ezagutu arraunlariek entzuten duten musikarik onena!

Itzuli