ACT TV 2018

BEREZIAK

28 Ira 2018

Ander Etxegoienek jaso du CaixaBank Patroi Onenaren Saria

Ander Etxegoienek jaso du CaixaBank Patroi Onenaren Saria Ander Etxegoienek jaso du CaixaBank Patroi Onenaren Saria

Libiako patroiak lehen aldiz irabazi du garaikurra

Ander Etxegoien San Pedroko patroiak jaso du gaur Eusko Label Ligako CaixaBank Patroi Onenaren saria Zarauzko Cachi Bachi Elkartean ospatutako urteroko patroien afarian. Lehen aldiz jaso du Etxegoienek saria, hasieratik bukaerara arte patroi onenaren maillota jantzi duen denboraldian. 

Ekitaldian Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko patroi gehienak izan dira. Sari nagusiaren banaketaren aurretik, Ioseba Amunarriz iazko garaileari omenaldia egin zaio, zeinek joan den urtean hirugarrenez eskuratu zuen garaikurra eta beraz, saria beretzako gelditzeko eskubidea erdietsi zuen. Ama Guadalupekoako  patroi historikoak ezin izan du bertaratu eta bere izenean Jone Amunarriz Hondarribia Bertako Igogailuakeko patroiak jaso du. 

Jarraian Ander Etxegoieni eman zaio CaixaBank Patroi Onenaren Saria. Estibaliz Areitio CaixaBankeko Gipuzkoako Negozio Esparruko zuzendariaren eskutik jaso du garaikurra eta 3.000 euroko balioko txekea.

Libiako patroiak sailkapeneko lider bukatu du guztira 16 puntu batuta. Ondarroa Cikautxoko Iñigo Larrinagak baino bost gehiago, eta hirugarren izan den Orio Babyautoko Gorka Aranberrik baino sei gehiago.

Era horretan, Ander Etxegoien CaixaBank Patroi Onenaren Saria irabazi dutenen zerrendan sartu da. Ioseba Amunarriz da zerrendako lehena, garaikurra 2009an, 2012an eta 2017an irabazita. Bigarren postuan dira Asier Zurinaga (2011 eta 2013) eta Endika Perez (2015 eta 2016) bina sarirekin. Zerrenda osatzen dutenak Unai Oliden (2016), Vicente Carpintero (2014), Aitor Carrillo (2010), Irakoitz Etxeberria (2008) eta aurtengo garailea, Ander Etxegoien dira. 

Afarian izan dira Etxegoien sarituaz eta San Pedroko zuzendaritzako Jose Manuel Oyarbidez gain,  Lur Uribarren (Urdaibai Avia), Gorka Aranberri eta Nadeth Agirre (Orio Babyauto), Jon Iruretagoiena eta Arkaiz Diaz (Donostiarra), Asier Zurinaga (Santurtzi Iberdrola),  Iñaki Goikoetxea (Lekittarra Elecnor), Nerea Perez (San Juan), Andrea Astudillo (GU Arraun), Estibaliz Gezala eta Olaia Barriuso (Hondarribia Bertako Igogailuak).

Itzuli