Albisteak

ELKARRIZKETAK

12 Eka 2019

"Ahal dugun guztia irabazten saiatuko gara"

"Ahal dugun guztia irabazten saiatuko gara"

Joseba Fernandez Urdaibai Aviako entrenatzaileak aurtengo Eusko Label Ligan bere taldeak duen helburuaz eta asmoez hitz egin digu

Azken hiru denboraldietan Urdaibai Avia CaixaBank Koroaren jabe egin da, eta bizkaitarrek soinean daramaten Eusko Label Ligako liderraren elastikoa kentzea garesti dago, 2016ko abuztutik baitarama "Bou Bizkaia" ontzia Eusko Label Ligako sailkapeneko lehen postuan mugitu gabe. Beste urtebetez, Bermeoko taldea, Joseba Fernandezen gidaritzapean, Caixabank Koroa zortzigarren aldiz bereganatzeko hautagai nagusia izango da.

Aitzitik, Urdaibai Aviako prestatzaileak adierazi du iazko sasoitik hona baja "handiak" izan dituela, taldea 5 arraunlari gehiagorekin indartu duen arren. Fernandezek dio azken bi urtetako taldearen hezurdura mantendu dutela, eta uste du taldea emaitza txukunak ateratzeko gai izango dela.

Bermeotarren aurtengo helburua zein izango den galdetuta, entrenatzaile pasaitarrak ez du birritan pentsatu: "Ahal dugun guztia irabazten saiatuko gara". Halere, badaki urtez urte Eusko Label Ligan aurkari indartsuagoak daudela. "Sailkapeneko lehen postuetarako oilar asko egongo direla aurreikusten dut".

Itzuli