ACT TV 2018

BEREZIAK

16 Abe 2018

ACTk berdinketa apurtu dute

ACTk berdinketa apurtu dute

ACTko traineruak irabazi du gaurko estropada

Oriok, gaur goizean Eusko Label Liga eta Euskotren Ligako berriak eramaten dituzten kazetarien eta ACTko zuzendarien arteko estropada berezi bat izan du. Beroketa egin eta gero, traineruak Orioko zubira abiatu dira. 11.30ak aldera, epaileek irteera eman dute estropadari eta Prentsak bere branka erakutsi nahi izan du. Bi traineruak ez dute estropadaren erritmoa galdu eta lehenengo zatian parez pare joan dira. Azkenengo metroetan, ACTko traineruak bere erritmoa ezarri du eta aldea hartu du garaipena lortuz 6'20"87 denborarekin. Prentsakoek, bestalde, 6'30"71 marka egin dute. 

Jardunaldia bukatzeko, Orio Babyautok antolatutako hamaiketako bat egin da eta ACTko presidenteak, Borja Rodrigo, bere zuzendaritza batzordearekin, bertaratu diren guztiei eguberri on bat eta urte berri zoriontsu bat opa die.

Denborak:

1- ACT: 1'34" | 3'08" | 5'02"|  6'20"87

2- Prentsa: 1'38" | 3'18" | 5'05"|  6'30"71 (+10"84)

Itzuli