Albisteak

ELKARTEA

11 Ots 2019

ACT eta ALN-k euren konpromezua berritu dute

ACT eta ALN-k euren konpromezua berritu dute

Asociación de Clubs de Trainera eta Asociación Liga Noroeste-k beste urte baterako sinatu dute berainen elkarlan hitzarmena

Joan den urteko apirilean gertatu zen bezala, ACT eta ALN (Asociación Liga Noroeste) euren arteko elkarlana indartzeko batu dira eta lehengo urtean sinaturiko elkarlan hitzarmena beste urte baterako berritu dute.

Honela, bi elkarteak norabide berean jarraituko dute arraunean bi erakundeen interesak bateratzeko. Eztabaidagai garrantzitsuenen artean ACTko igoera eta jaitsiera playoff-erako gonbidapenak eta formakuntza eskubideak daude.

Horrenbestez, arraunaren ingurunean garrantzizkoak diren gaietan araudi sendo bat lortzeko grinarek lanean diraute bi elkarteek, kirol honi eta euren txapelketei ahalik eta egonkortasun handiena emateko helburuarekin.

Borja Rodrigo, ACTko Presidentea, pozik agertu da hitzarmen berri hau sinatu ondoren. Dokumentu honek "bi alderdiek norabide berean elkarlanean jarraitzeko daukaten konpromezu irmoa adierazten" duela dio Rodrigok.

Itzuli