Albisteak 2019

BEREZIAK

28 Abe 2019

2020an, gurpil gainean

2020an, gurpil gainean

Eusko Label Ligako lau patroik osatuko dute 2020an ACT Team txirrindularitza taldea, Garikoitz Bravo txirrindulari profesionalarekin batera

Guztiontzat hain bereziak diren data hauetan, ACTtik berrikuntza garrantzitsu bat iragarri nahi dugu 2020ko denboraldirako. Eusko Label Ligako lau patroik osatutako txirrindulari talde batek kontinenteko proba onenetan parte hartuko du datorren urtean, ACT Team izenarekin.

Jakina da lehiaketako patroi askok beren aisialdiaren zati handi bat beste kirol batzuekin (txirrindularitzarekin, adibidez) osatzera bideratzen dutela. Lekittarra taldeko Iñaki Goikoetxeak, Orioko Gorka Aranberrik, Caboko Oskar Hermok eta Ondarroako Iñaki Larrinagak arrauna eta 2020ko txirrindularitza denboraldia uztartzeko aurrerapausoa ematea erabaki dute.

Kirol proiektu handi honen alderdi garrantzitsuetako bat da gure patroiak zirkuitu profesionalean 10 urteko esperientzia duen Garikoitz Bravoren babespean lehiatuko direla.

Itzuli