Babesleak

remerosTraineruen Liga goi mailako kirol txapelketa ikusgarria da eta bertan hainbat osagai biltzen dira: tradizioa, modernitatea, ingurunea eta abar. Hala ere, guztien artetik taldea, kemena, elkar lana eta trebezia bezalako kontzeptuak nabarmentzen dira.

Txapelketa, uda garaian, kostalde zabal eta paregabe batean jokatzen da; 6.500.000 pertsona bizi diren inguruan. Urtearen saio horretan goi-mailako beste kirol-jarduerarik izaten ez denez, komunikabideek, telebistak barne, arreta handia jartzen diote arraunketari eta jendearengan ere izugarrizko oihartzuna izaten du.

Aski ezagunak dira Babesleek, ohizko publizitatearen ondoan, marketingean, publizitatean eta harreman publikoetan dituzten merkatal abantailak, batez ere sinesgarritasun, desberdintze, irudi eta bizimodu bezalako gaietan. Horrez gain, ez dezagun mezuen hartu-emanak eta bat-bateko eraginak duen kostua ahaztu.

Marka bat San Miguel Liga bezalako lehiaketa batekin bat egiteak publizitateak berez ematen ez duen sinesgarritasuna eskaintzen du. Gainera irudi desiragarriak sortzen dituen goi mailako txapelketa bati lotzeak enpresaren gaurko eta biharko bezeroen adimen eta gogoan jarrera positiboak sortarazten ditu. Kontuan izan behar da bezero hauek gero eta konpromiso gehiago eskatzen dietela gaur eguneko enpresei, hots, gizartearekin eta ingurunearekin lotuta dauden gaiak ere kontuan hartzea. Gure Bizkaiko itsasoa bide ezin hobea da jende eta bezero guzti horietaraino behar bezala iristeko.

Laburbilduz, San Miguel Ligak honako puntu hauek bultzatzeaz gain, Marketingeko erakustoki bikain eta errentagarria da:

  • Marka, biztanleria ugari duen toki berezi bati lotzea.
  • Marka lehiaketari lotu: bertan izango duen oihartzunari aintzat hartu beharreko balioak eransten zaizkio enpresaren posizioa merkatuan indartuz.
  • Komunikabide kopuru garrantzitsuan agertu eta egotea, baita publizitate euskarri desberdinetan ere.

ONURA FISKALAK

Web orri honetako babesleei dagokien atal osoan agertzen den informazio guztiaz gain, 3/2004ko apirilak 7ko Foru Araua gogorarazi nahi dizuegu. Arau honen arabera, beren zerga-egoitza Gipuzkoan edo Bizkaian duten enpresek, %46en onura fiskala izango dute beren babesetan, hau da, %100a gastu bezala kengarria izango da eta %18a desgrabatu ahal izango da. Adibidez:

 
ONURA FISKALAK
Babes modua Balio Onura fiskala
Babesa adibidea 100.000 46.000

BABESLEEN SAILA

943.49.34.07

gestion@ligasanmiguel.com