Babesleak

Medios de comunicaciónACT, Elkartearen estatutuetan zehazten duen helburu garbi batekin jaio zen 2003ko uztailaren 2an:

“Bizkaiko itsasoan zeharo errotuta dagoen kirol baten garapenean eta aurrerapenean lagunduko duten era guztietako jarduera eta ekimenak bultzatu eta piztu: Estropadak.”

I eta II denboraldiak jokatu eta gero, ACT Liga Bizkaiko itsasoko kostalde osoko 12 klub onenak parte hartzen duten goi mailako kalitatea duen lehiaketa ikusgarri batean bihurtu da.

Zale eta jendearengan izan duen arrakastak, komunikabideetan izan duen harrera bikainak eta kirol honek gizartean dituen sustraiak kontutan hartuz, Eusko Label Liga, enpresa eta instituzioek (publiko eta pribatu) beren marketing, publizitate eta harreman publikoetarako dituzten politikak aurrera eraman ditzaten plaza-gune ezin hobean bihurtu da.

Guzti honetarako, ACTko Babesle Nagusiak hurrengo baliabideak izango dituzte denboraldi osoan zehar: Izena edo logotipoaren presentzia, telebista, publizitate estatikoa, promozioak, prentsa idatzia, aldizkari eta Web orria, eta abar

 

BABESLEEN SAILA

943.49.34.07

info@actremo.com