ACT

Traineru Kluben Elkartea (ACT) Asturiasko, Kantabriako, Euskadiko eta Galiziako Autonomia Elkarteetako Gobernuek adostutako akordio baten ondorioz sortu zen 2003ko uztailaren 2an. Hitzarmen honen helburu nagusia Estatuko ipar kostaldeko herrien nortasuneko kirol osagai garrantzitsuenetariko bat, arrauna, indartzea izan zen. Elkarteak sustatzen duen lehiaketa, ACT Liga, uztailean hasten da, helburu hauekin:
 

  1. - Ipar Kostako hamabi klub onenek parte hartuko duten goi mailako txapelketa amateur bat sortu, kudeaketa profesionalarekin.
  2. - Jarraitzaileen kopurua handitu eta horrekin batera, komunikabideek lehendik zeukaten arreta areagotu.
  3. - Kirol ezagunenen eredua baliatuz, Liga erregular baten formatua duen lehiaketa sortu, arrauneko alor guztien jarraipena hobea eta erakargarriagoa izateko.
  4. - Etorkizunari begira, kluben eta kirol diziplina beraren egonkortasuna bermatu nahi da beste lehiaketetatik datozen taldeekin antolatutako igoera eta jaitsiera fase batekin.
  5. - San Miguel Ligak kalitatezko kirol eskaintza eta zerbitzuak antolatzen dituen elkartea izan nahi du, eta uda garaian arrauna ahalik eta esparru handienera hedatu, arrauna bera kirol diziplina ahalik eta ikusgarrien egiteko.

ACT Ligako lehen ekitaldia 2003ko irailaren 28an bukatu zen. Jarraitzaileek, komunikabideek eta orohar arraun giroan entzun eta jasotako iritziek lanean jarraitzeko indarra ematen digute. Urtetik urtera gazteen erreferente bihurtu nahi luke ACT Ligak, eta kirol arloan inbertitu nahi duten erakunde eta enpresa guztiei plataforma bikaina eskaini haiek euren produktua gizarteari erakusteko bidean. 2005. urtean Ligak bere bideari ekin zion Elkarte Autonomoetako Gobernuen laguntzarik gabe, eta Seguros Zurich eta Relax babesle komertzial pribatuen laguntzarekin. Lehen aldiz historian abian jarri zen 18 klubek osatutako liga, eta Kantauri Itsasoko herrialde guztietan eskaini ziren arraun emanaldiak Elkarte Autonomoetako telebisten bitartez, eta mundu osoari Euskal Telebistako Nazioarteko telebista kanalaren bidez. 2006 urteko sasoian Elkarteak jauzi kualitatibo berri bat eman zuen, eta bere lehen babesle nagusia lortu: Cervezas San Miguel. Akordio horren ondorioz, lehiaketaren izena aldatu zen, eta San Miguel Liga izena hartu.

2008ko uztailaren 2an elkarteak bost urte beteko ditu, eta aurtengo lehiaketa, San Miguel Traineru Liga, Zaragozan hasiko da, hiri hartan antolatu duten EXPO ZARAGOZA 2008 ekitaldiaren harira. Urte berean Caja Madrid sartuko da bigarren babesle nagusi bezala. 2011, Bordelen hasi zen denboraldia, eta 2012 denboraldietan saria Mapfreren eskutan izango da. 2013. urtetik aurrera txapeldunaren sariak izen berri bat izango du: CaixaBank Koroa. Urte horretan denboraldia, lehen aldiz, Mediterraneoko uretan hasi zen. Bartzelonan hain zuzen ere. 2014. urtean, Bartzelonan hasiko zen berriz ere San Miguel Liga eta 19 estropada jokatu ostean, Hondarribia Orsa garaile aterako zen. 

San Miguel Ligako hamahirugarren edizioa Malagan hasi zen. 2015eko denboraldia 19 estropadek osatu zuten, horietatik 12 NT2 Hondarribiarentzat joan ziren eta bigarren urtez jarrain CaixaBank Koroa eskuratu zuten. Bestetik,Samertolameu klubak ezin izan zuen jeitsiera postuetari eutsi, honek utzitako plaza 2016ko denboraldian Zumaiak hartuko du.

2016ko denboraldia Sevillan izandako izugarrizko hasierarekin batera, NT2 Hondarribiaren eta Urdaibai Aviaren arteko lehia bortitzaren izpide izan zen. Denboraldi osoan hondarribitarren atzetik egon ostean, 'txo'ek sailkapen nagusiari buelta ematea lortu zuten izugarrizko denboraldiko bigarren erdi bat betez. Horrela, bost urte luze eta gero, 'Bou Bizkaia'ko arraunlariek bostgarren CaixaBank Koroa lortu zuten eta euren jabetzan geratu zen. Kontraz, 2015ean txapelketa nagusira iritsiberri zen Zumaiak eta Portugalete Eulenek, maila galdu egin zuten eta Ondarroa AEk zein CR Aresek gaindituta. Bi talde hauek, 2017ko San Miguel Liga jokatzeko aukera izango dute, lehen denboraldia bientzat txapelketa nagusian hain zuzen.

Hain zuzen ere 2017an aldaketa garrantzitsu bat dator ACTrentzat. txapelketari 11 urtean zehar izena ematen egon ondare, San Miguelek ACTren babes besaba jarraitu zuen baina gizonezkoen txapelketaren izena emateari utzi zio. Honela, bost urtean zetar estropada baten babesle izandako Eusko Label-ek 'naming rights'-ak eskuratu zituen eta txapelketaren izena Eusko Label Liga izatera pasa zen, non CaixaBank Koroa berriro ere jokoan jarri zen. Garaikur hau Urdaibai Aviak eraman zuen beste batez, Hondarribiarekin izandako lehia estu baten ondoren. Esan beharra dago denboraldi honetan Astillero bezalako talde historiko bat eta Ares-ek maila galdu zutela, eta aldiz, Santurtzi Iberdrola eta Donostiarrak arraunaren maila gorenean postua irabazi zuten. 2018an, Urdaibai Aviak lortu zituen 11 garaipenak eta, ondorioz, CaixaBank Koroa. Bestalde, San Juan Sumelec eta Tirán Pereirak agur esan zioten Eusko Label Ligari eta Astillero eta Lekittarra Elecnor igoera lortu zuten. 

Eusko Label Liga - CaixaBank Koroaren garaileak:

  • 2003: SDR Astillero
  • 2004: Urdaibai Umpro Avia
  • 2005: SDR Astillero
  • 2006: Hondarribia Orsa
  • 2007: Urdaibai Umrpo Avia
  • 2008: Urdaibai Umpro Avia
  • 2009: SDR Castro
  • 2010: Urdaibai Umpro Avia
  • 2011: Kaiku Ambilamp
  • 2012: Kaiku Ambilamp
  • 2013: Kaiku Ambilamp
  • 2014: Hondarribia Orsa
  • 2015: NT2 Hondarribia
  • 2016: Urdaibai Avia
  • 2017: Urdaibai Avia
  • 2018: Urdaibai Avia