ORIO BABYAUTO

Historia

Klubaren babesleak
  • Baby Auto
  • Orioko Udala
  • AVK
  • Grupo Sagardi
  • Transportes Indo
  • ZIPRI
  • Zirauna 2000
  • Urbil
  • Novadiet
  • Katxiña Excavaciones
  • Inmobiliaria Orio
  • Easo Motor
  • Diputación Foral de Gipuzkoa

Orioko ontzi baten parte hartzearen lehen erreferentzi idatzia 1879 urtekoa da: Donostiako Estropaden lehen ekitaldia. 1901ean irabazi zuen lehen aldiz Kontxako Bandera. 1879 eta 1932 urteen artean, Orioko arraunlariek herriaren izenarekin lehiatzen dira. 1933-1964 aroan Emen Gatoxtik-Orio izenarekin. 1965ean arraun kluba sortzen da: “CRO Orio AE”. Behe mailako kategorietako ontzien lorpenei garrantzirik kentzeko asmorik gabe, trainerua, ontzi nagusiaren bidea aztertuko dugu, tostako arraunketan modalitate garrantzitsuena baita. Datu historikoek  erakusten digunez eta 2018ra arte, oriotarrek guztira lortutako 760 garaipenetatik, 353 ontzi nagusiak lortutakoak dira. Tartean, Donostiako Estropadatako Kontxako 32 Bandera.

ACT-ri dagokionez, Orio onenen artean egon da beti borrokan baina, gaur egun arte, ezin izan du kororik irabazi. Hala ere bere zenbakiak oso deigarriak dira: 37 bandera 15 partaidetzetan eta hiru alditan Liga 2. postuan amaitu du, 2007, 2010 eta 2014 denboraldietan hain zuzen. Hala ere, 2012. urtean ARC-1ean aritu ziren eta bandera guztiak bigarren mailan irabazi ondoren bere postua berreskuratu zuten ohorezko mailan. Ligan, oriotarren ibilbidea erreparatuz eta azken bi urteak adibidetzat hartuz, zazpi garaipen lortu dituztela ikusten dugu, hirugarren eta laugarren amaituz Koroa "la Caixa"ren sailkapenean.

2018eko denboraldia ez zen espero bezain denboraldi arrakastasua izan Oriorentzat. Oso denboraldi irregularra burutu zuen 'San Nikolas´ek, 4. postua lortuz sailkapen nagusian 179 punturekin eta hiru garaipen eskuratuz.

2019. Taldea eraberrituta izan arren, betiko ilusioz eta aurreko postuetan lehian jarduteko asmoarekin datoz Orioko mirotzek.