ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA

Historia

Klubaren babesleak
  • BBGE
  • Bahías de Bizkaia
  • ZIERBENAKO UDALA
  • BIZKAIALDE
  • PETRONOR
  • Edinor
  • Visitencanterri
  • Ibauto
  • Automóviles Galindo
  • DIPUTACIÓN DE BIZKAIA
  • BUNGE
  • TEPSA
  • Matra
  • Norton
  • Texmo
  • Infisport
  • Maloka Sunset

Zierbenako arraun historia XVI. mendean hasten da, garai horretan San Roman auzoan San Niolaseko Kofradia eraikitzen baita. Hala ere, estropadetan lehenengo emaitzak 1928. urtera arte ez ziren etorri. Plácido Aramburu-k, lehenengo aldiz bizkaiko traineru batentzako, Zierbenako trainerua Kontxako Banderarako klasifikatu zuen. Bi hamarkada eta gero, ‘Vírgen del Puerto’-k Espainako txapelduna atera zen eta Kontxako badian bigarrena klasifikatu zen.

70. hamarkadeko azkenengo urteetan, San Roman Arraun Elkarteak eta Portuko Ama Arraun Elkarteak bat egin zuten eta Ciérvana Arraun Elkartearen izenean  lehiatzera joaten dira. Hamar urte geroago, Zierbenak Euskadiko eta Espainako txapelketa lortuko zuen eta, guztira, urte horretan, 12 Bandera irabaziko zituen. Azkenengo urte hauetan Zierbenak bandera asko irabazi ditu beste arraun mailetan, 2011. denboraldian ordea, San Miguel Ligara igotzeko txartela erdietsi zuen. Bi urte beranduago, Zierbenakoak ARCen zazpi bandera irabazi eta gero San Miguel Ligara itzuli ziren. Juan Zunzunegi prestatutako mutilek, 2014. urtean San Miguel Ligan zortzigarren postua eskuratu zuten. 

2015ean, Zierbenako tripulazioak 10. postuan amaitu zuen San Miguel Liga eta 9. postuan 2016. urtean.

2017ko denboraldia gazi-gozoa izan zen klub honentzat. Urtea 5. postuan amaitu zuten, nahiz eta X Bandera Concello de Ares-eko estropadan lehenengo postua eskuratu.

Urteak aurrera doazen heinean, Zierbena Bahías de Bizkaiakek erreferentziazko taldea izaten jarraitzen du Eusko Label Ligan denboraldiro garaipenak eta estropada honak erdietsiz.

2021an, eta hiru garaipen lortu arren, taldeak denboraldi amaieran ez ditu emaitza onak lortzen eta pixkanaka Ohorezko Tandatik ateratzen joan dira CaixaBank Koroaren bosgarren postura iritsi arte.