KAIKU BEREZ GALANTA

Historia

Klubaren babesleak
  • Galanta
  • VGP
  • Gescrap
  • BIDE BARRIA
  • Nortegas
  • White Summit capital
  • Tecman
  • Bizkaialde
  • Diputación Foral de Bizkaia
  • Radimer
  • Sestao Kirolak
  • Ayuntamiento de Sestao

Sestaoko Simondrogas auzoan, Galindo ibaiaren ondoan, eta Kepa Barrondo eta Garayk gidatutako lagun talde baten ekimenez Kaiku Kirol Elkartea sortu zen 1923an. Kolore berdea eta beltza hautatu ziren klubaren ikur gisa, eta mende erdi luzez hara eta hona barreiatu dira bi kolore horiek. Aurrena 'Juanita' ontzian, ondoren 'Kaikutarra', 'Bilbotarra', 'Bizkaiko Ama', 'Cincuentenaria' eta 'Bizkaitarra' ontziekin.Kaiku munduan barrena da ezaguna, lortu dituen txapel eta titulu mordoagatik. Urte luzez arrauneko erregea izan da, eta horretarako, klubak daukan palmares potoloari erreparatzea onena.

2009. urtera arte Kaikuk ez zuen bere debuta egin ohorezko mailan. Bere lehenengo bi denboraldietan hamargarren eta bederatzigarren postuak lortu zituen. Geroztik, Sestaotarrak nagusi izan dira San Miguel Ligan, guztira 28 bandera eta hiru koro jarraian poltsikoratu dituzte. Era horretan, Kaikuk behin betiko eskuratu du "la Caixa" Koroa. 2014. urtean, ordea, kaikutarrek hiru banderak lortu zituzten. 

2015ean Kaiku eta San Juanek lehia bortitza izan zuten ohorezko txandan sartzeko nahiean. Lehia horretan, bizkaitarrak garaile izan ziren eta sailkapen nagusian 4. postua lortu zuten. Bandera bat eskuratu zuten ere, zailtasun askoko bandera den Zarautzeko bandera.

2016. denboraldian Kaiku urte guztia CaixaBank Koroa lehiatzen egon ziren bi taldeen atzetik sailkatu zen hirugarren postuan, eta banderarik irabazi ez zuen arren, bigarren postu mordoa eskuratu zituen.

2017an ordea, Kaikuk 4. postuan amaitu zuen denboraldia. Ez zuten banderarik etxera eraman, baina sekulako lehia mantendu zuen lehenengo 3 postuetan amaitu duten kluben aurka.

2018an Kaikuk ziklo berri bati eman zion hasiera hamargarren postuan sailkatuz, jaitsieraren lehiatik aldenduz.

2019. urtean, Kaikuk aurrerapauso bat eman zuen bederatzigarren postuan amaituz udara, non bere emaitzarik onenak Zierbena eta Getxon lortu zituen seigarren postuan sailkatuz.