SAN PEDRO - HARRI

Historia

Klubaren babesleak
  • Kepa Deuna Arrantzaleen Kofradia
  • Pasaiako Izotza
  • Zubieder Construcciones
  • Elektra
  • Euroservipesca
  • Jumik
  • Ander Arrandegiak
  • Ginés Arrandegia
  • Amara Graphic
  • Bereziartua Sagardoak
  • Begihaundi
  • Pescados Salvio
  • Coexpe
  • Piña Kurdin, Garibai, Neu
  • Antxeta, Pelos, Botero, Amura, Hiru terdi, Egurrola Rekondo
  • Josu, 3 Bide, Elevasat, Falkon

Pasai San Pedro betidanik izan da aulki finkoko ontzi indartsuenetakoa. Urrezko bi aro izan ditu. Lehena, 20. hamarkadako bigarren erditik hasi eta Espainiako Guda Zibila arte. Bigarrena, 80. hamarkadako bigarren erditik 90. hamarkada bukaerara arte. Kontxako garaipen zerrendan Oriok bakarrik hartzen dio aurrea. Pasai San Pedrok Kontxako 15 Bandera irabazi ditu, lehena 1880an, eta azkena 1994an. Horietako sei errenkadan lortu zituen (1927-32). Azken 77 urtetan inork hobetu ez duen marka historikoa da hori. Marka horrek izen propio bat dauka: Manuel Arrillaga Arzak, Aita Manuel. 2006 urtean lehiatu zen lehen aldiz San Miguel Ligan, eta urtez urte bere emaitzak hobetu ditu. 2009 urteko jarduna da horren adibide onena: San Miguel ligako txapeldunorde izan zen, eta bi bandera irabazi: La Naval eta Fandicosta-Moaña. Gainera, hirugarren postuan sailkatu zen Kontxako Banderan.

San Miguel Ligarako igoera 2006. urtean lortu zuen eta une horretatik aurrera, San Pedro urtez urte joan da bere denbora hobetzen. Urte onena  beraientzat 2009.eko denboraldia izan zen: sailkapen nagusiko bigarren postua eta bi bandera. Geroztik, sanpedrotarrek oso erregularrak izan dira eta, arazoak pasa gabe, erdialdeko postuetan ibili dira. Hainbat alditan, gainera, bandera irabaztetik oso gertu izan dira. 2015. urteko denboraldiari bistan, sanpedrotarrek aldaketa sakon bat dute bere lehenengo traineruan eta, esaterako, Aitor Baldaren buelta dator entrenatzaile bezala. 

2015eko denboraldi hasiera zailaren ostean, 'Libia' ontziak estropadaz estropadaz emaitza hobeagoak lortzen joan zen. Denboraldia bigarren txandan amaitu zuen eta sailkapen nagusian 8. postua eskuratu zuen 120 punturekin. Beste urte batez San Miguel ligan parte hartzeko puntu baliagarriak lortu zituzten San Pedroko arraunlariek. 

2016a, urte zaila izan zen San Pedrorentzat. Denboraldi ia osoa lehen txandan sarturik igaro zuten eta amaieran 10. sailkatu ziren, euren emaitzarik onena Zumaian lortu zutelarik, bostgarren postua eskuratuz.

2017a ere ez zen urte erraza izan klub honentzat. Rankingean postu bat hobetu zuten, urtea 9. amaituz. Nahiz eta esfortzu handia egin denboraldi osoan zehar, hauen posturik onena 6. bat izan zen Orioko XXVII Estropadan eta 7. postuan amaitu zituzten estropadak asko izan ziren, 5 konkretuki.

Hurrengo denboraldian, San Pedrok bederatzigarren postuan amaitzea lortu zuen, estutasunik gabe eta mailari lasai samar eutsiz. Urte horretan moreek 8 onenen artean sartzea lortu zuten Kontxan, denboraldi bikaina burutuz. Hala eta guztiz ere, 2019an aldaketa asko izan ziren taldean, eta azken postuan geratzea eta playoffetan sartzea saihestu zen arren, Libia ARC1era jaitsi zen.

Etxeko harrobiarekin ARC1eko denboraldiei aurre egingo zaie. 2020an 2. postuan amaitu zuten, playoffetarako txartela lortuz baina igoera lortu gabe. 2021ean, ligako laugarren postua lortuta, ez zen helburua lortu. 2022ko eta 2023ko denboraldietan, Asier Carballeda entrenatzaile zela, ARC1 ligako txapeldun izendatu ziren, 2023an Eusko Label Ligarako txartela eta igoera eskuratuz.