ORIO BABYAUTO

Historia

Klubaren babesleak
  • Baby Auto
  • Orioko Udala
  • AVK
  • Transportes Indo
  • ZIPRI
  • Zirauna 2000
  • Villa Antilla
  • Novadiet
  • Katxiña Excavaciones
  • Inmobiliaria Orio
  • Easo Motor
  • Diputación Foral de Gipuzkoa

Orioko ontzi baten parte hartzearen lehen erreferentzi idatzia 1879 urtekoa da: Kontxako Banderaren lehen ekitaldia. 1901ean irabazi zuen lehen aldiz bandera hori. 1879 eta 1932 urteen artean, Orioko arraunlariek herriaren izenarekin lehiatzen dira. 1933-1964 aroan Emen Gatoxtik-Orio izenarekin. 1965ean arraun kluba sortzen da: 'Orioko Olinpiar Arraun Kluba'. Behe mailako kategorietako ontzien lorpenei garrantzirik kentzeko asmorik gabe, ontzi nagusiaren bidea aztertuko dugu, aulki finkoko diziplina garrantzitsuena baita. Laburpen-laukiak erakusten duen moduan, oriotarrek lortutako 600 garaipenetatik 300 bat ontzi nagusiak lortutakoak dira. Tartean, Kontxako 31 Bandera.

ACT-ri dagokionez, Orio onenen artean egon da beti borrokan baina, gaur egun arte, ezin izan du kororik irabazi. Hala ere bere zenbakiak oso deigarriak dira: 22 bandera 10 partaidetzetan eta bi alditan Liga 2. postuan amaitu du, 2007 eta 2010 denboraldietan. Hala ere, 2012. urtean ARC-1ean aritu ziren eta bandera guztiak bigarren mailan irabazi ondoren bere postua berreskuratu zuten ohorezko mailan. Azkenengo bi urteetan, oriotarrek zortzi banderak lortu ditu, hirugarren eta bigarren izaten Koroa "la Caixa"ren lehian. 

2015eko denboraldia ez zen espero bezain zuten denboraldi arrakastasua izan Oriorentzat. Oso denboraldi irregularra izan zuen 'Mirotza'k, hala ere 3. postua lortu zuten sailkapen nagusian 172 punturekin eta bi bandera eskuratuta.

Mirotzek 2016 denboraldia bostgarren postuan amaitu zuten, San Juanen laugarren postuarengandik oso puntu gutxira. Oriotarren emaitzaren onena txapelketan Portugaleteko uretan lorturiko bigarren postu bat izan zen.

2017 denboraldian Oriok bere ranking-a hobetu zuen 3. postu bat lortuz. Gipuzkoarrek 4 bandera irabazi zituzten urtean zehar eta CaixaBank Koroa gertu izan zuten.