Ondarroa Cikautxo

Historia

Klubaren babesleak
  • Cikautxo
  • Itsaskorda
  • Bizkaialde
  • Bodegas Heras Cordón
  • Ayuntamiento de Ondarroa
  • Diputación de Bizkaia
  • Seguros Bilbao
  • Infisport

Ondarroaren historia ezin liteke ulertu herriak arraunaren praktikarekin duen erlazioa jakin gabe. Herri marinel eta arrantzale bezala, bertako kirol garrantzitsuenak pelota eta arrauna izan dira denbora askoan zehar.

Euskadin aurki daitekeen estropada bateko bandera Ondarroako Arrantzale Kofradian aurkitzen da, bertan irakur daiteke: 1865EKO ABUZTUAREN 31EAN OSPATURIKO BILBOKO ESTROPADA. OHOREZKO SARI BAKARRA. Nabarmentzekoa da 1888an Ondarroako eta Pasaiako arraunlarien artean eginiko desafioa. Getaria eta Donostiaren bitarteko bidea osatzeko 84 minutu inguru behar izan zituzten eta Ondarroa atera zen garaile 15 segundoko aldearekin.

XX. mendearen hasieran, 1902an hain zuzen ere, Ondarroak bi traineru aurkeztu zituen Bilboko Errege Estropadan, lehenengo eta bigarren postuak lortuz. 1926ko iraila betirako gogoratua izango da herrian Donostiako eta Portugaleteko estropadetan lorturiko emaitzengatik. "Antiguako Ama1" trainerua Donostian aurkeztu zen estropaden lehen igandean. Astebete beranduago jokaturiko Ohorezko Estropadan emaitza berbera lortu zuen Donostiako Bandera eskuratuz. Bi asteren buruan Portugaleteko Estropada jokatu zen eta lortutako garaipenaren ondorioz ospaturiko festa herrikoiek ez zuten saihestu ondarrutarren garaipena Portugaleteko uretan.

1973an Ondarroako Arraun Klubak bere ibilbide berriari ekin zion eta bizirik daramatzan lehen 43 urte hauetan, kirolaz aparte, herriko gazteriaren garapenean parte hartu nahi izan du. Horretarako, herriko hezkuntza zentruekin bat egin dute, arraunari leku bat egiteko eta gazteek kirolaren ezaguera tekniko eta teorian barneratu daitezen.

XXI. mendearekin batera taldeko arraunlariek Ondarroak inguruan dituen baliabide ekonomiko gehiago dituzten taldeen arreta jaso zuten eta asko taldez aldatu ziren. Hala ere, honez ez zituen taldearen gogoak gutxitu eta garai honetan izen handiko garaipen batzuk lortzeko gai izan zen taldea: Bilboko Hiria, Portugaleteko Bandera (2001, 2002) eta garaipena Castroko uretan.

2009. urtean inflexio puntua iristen da taldearentzat. Kluba ARC2 ligara jaisten da eta honek kirol proiektu berri bat martxan jartzea eragiten du. Garai haietan taldearekin batel eta trainerilletan emaitza onak lorturiko gazteak lehen taldearen parte bilakatzen dira eta urte baten ondoren, 2011ean, berriz ere ARC1era igoera lortu zuten urte horretan lau garaipen lortu ostean. 2016a taldearentzat urte historikoa izan zen 15 estropadetatik 13 irabaziz eta playoff-ean garaipena lortuz hurrengo urtean ACTko taldeekin batera arraunean aritzeko. Ondarroak 2017ko denboraldia zortzigarren postuan amaitu zuen, baina Íñigo Larrinagak, "Antiguako Ama"-ko patroiak, Eusko Label Ligako bigarrengo patroirik onena izatea lortu zuen.

En el 2017 finalizan la temporada con un tímido octavo puesto, en cambio, el patrón de la "Antiguako Ama" logra ser el segundo mejor patrón de la Eusko Label Liga.