Tirán Pereira

Historia

Klubaren babesleak
  • Pereira
  • Deputación Pontevedra
  • Concello de Moaña
  • Abanca
  • San Joaquín
  • Opirata.com
  • Galicia Saudable
  • Deporte Galego

Zaila da aulki finkoaren jatorri zehatza finkatzea, baina itxura guztien arabera, arraunak XX. mende hasieran hartu zuen lehiaketa kutsua Euskadin, Kantabrian, Asturiasen eta Galizian. Arraunak 60. hamarkadan lortzen du distira handiena Galizian. Espainiako bi Txapelketa irabazten dira Educación y Descanso de Moaña ontziarekin. Aurrena Meirako tripulazioarekin, 1960an, eta ondoren Tirango arraunlariekin, 1961ean. 1979an hasten da arrauna berriro berpizten, hainbat arraun elkarteren sorkuntzarekin: San Juan de Tiran, Nosa Sra. Dos Remedios de Tirán, eta beste asko. Guzti horien sorkuntzak arrakasta epe bati ireki zion atea. 1993an Tirango bi arraun elkarteek bat-egitea erabakitzen dute, eta Tiran Kirol Elkartea sortu. Lan horren ondorioz emaitza onak iristen hasten dira, aurreikusi ziren guztiak baino hobeak, eta Tiran A. E. sortu eta hiru urtera, Tiran Espainiako talde indartsuenetakoa bilakatzen da.

Guzti honek bere eragina izan du gaur egunerako eta Tiranek 2008tik San Miguel Ligan segidan parte hartzea lortu du. Gainera, lau bandera eskuratu ditu San Miguel Ligan: Orio (2011), Castro (2012) eta Portugalete eta Moañan joan den denboraldian. 2014. urtean galiziarrek ez zuten banderarik lortu. Bestalde, Dani Pérezek, 2013. urteko izendatutako entrenatzailerik onena, 2015an klubetik joaten da eta Astillerora doa. 

Tirango tripulazioak 2015.urtean 2014.denboraldiko emaitza berdina lortu zuen, baina lortutako puntuazioa hobetu zuen. Bigarren urtez jarraian, galiziako klubak bigarren txandan jardun zuen. Oso txanda lehiatu izan zen, hala ere, 3.postua eskuratzeko aukera izan zuten.

2016 denboraldia bigarren txandan eman zen lehia gogorrean borrokatzen egon ondoren, urtea seigarren sailkatu amaitu zuen Tiranek, besteak beste, Moañan hirugaren postua lortuz.

2017 urtea kontraste handikoa izan zen klub honentzat, denboraldia 7. postuan amaituz. Hauen estropadarik onena XVI Bandera Ayuntamiento de Sestao izan zen, 2. postua eskuratu baitzuten bertan.