Santurtzi Iberdrola

Historia

Klubaren babesleak
  • Iberdrola
  • Kosta Santurtzi
  • Ayuntamiento de Santurtzi
  • Acces World
  • Bizkaialde
  • Bizkaia Diputazioa
  • Transportes y Grúas Aguado
  • IMQ
  • Bizkaident
  • B The Travel Brand
  • Durruti XXI
  • Zamakona

60. hamarkadan, Santurtziko tradizioak maite zituzten hiritarrek arraun klub bat sortzeko ideia zoragarria izan zuten. Honi “ITSASO´KO AMA” izena ipini zioten itsasoko amabirjinaren eta Mamariga arrantzaleen auzoko zaindariaren ohorez.

Klub hau sortzea erraza izan zen, baina segituan agertu ziren lehen zailtasunak, lan eta sakrifizio handia baitzegoen ideia honen atzean. Zoritxarrez, urte hauetan, industrializazioaren eta denboraldi berrien ondorioz herriko ohiturak galtzeko zorian egon ziren.

Horrexegatik, kluba aurrera atera zuten gizonei esker bereziak emateko, haien izen-abizenak klubeko fundazioko aktan maitasun bereziz ipinita daude.

Urte asko pasa dira kluba jaio zenetik, eta denbora guzti honetan Santurtzi herriari  poztasun handiak ekarri dizkiogu.

Gure klubetik kirolari paregabeak irten dira: Europa eta mundu mailan lehiatu duten arraunlariak, Euskadiko eta Espainiako selekzioen izenean lehiatu dutenak, baita Olinpiar jokoetan parte hartu dutenak ere. Kirolari hauek garaipen anitz lortu dituzte eta klubean kokatuta dagoen sarien erakusleihoa banderez, sariz eta dominaz beterik dago. Hau harrotasunez betetzen gaituen zerbait da, guretzat erakusleiho honek altxor baten balioa baitu.

2017ko denboraldia berezia izan zen klub honentzat, Eusko Label Ligarako sailkatzea lortu baitzuten burutu ziren bi Playoff-etan garaipena lortuz.