Cabo

Historia

Klubaren babesleak
  • JEALSA
  • Jealsa
  • Concello Boiro
  • Deporte Galego
  • Galicia Saudable
  • Chicolino
  • Abanca
  • Deputación da Coruña
  • BMW Amiocar
  • Asteleiros Triñanes
  • Petrocash

Cabo da Cruz Arraun Elkartea 1979.ko iraliaren 9an sortu egin zen. Urte horretan elkartea eraikitzen hasi zuten. 80.eko hamarkadan klubak txapelketetan parte hartzeari ekin zion eta bai Galizia eta bai estatu mailan erreferente bat bihurtu zen. Espainako Txapelketan, esatareko, bederatzi aldietan sartu egin da eta beti zazpi lehenengo artean klasifikatu egin da.

Lehenengo urteetan, klubeko protagonista nagusia trainerua izan zen. Garai harietan, Cabo da Cruz-ek hainbat estropada historikoetan parte hartu du: Conde Fenosako Bandera, Diputación de A Coruña-ko Bandera, El Corten Inglés Bandera, Xunta de Galiciako Bandera edo Teresa Herrera. 1990. urtetik aurrera, zenbait kirol arazo pasa zituzten, txapelketak implikazio eta sakrifizio haundiago eskatzen baizuen eta arraunlari askok, bere lanarengatik, ezin zuten hainbeste ordu eskeini. Bestalde, ekonomikoki kluba egoera larria zegoen ez baizuen diru publikorik jaso traineru berria bat erosteko: txalupak geroz eta modernoagoak ziren, egurratik karbonora pasaz. Guzti honek zer ekarri zuen? 1992. denboraldian trainerua ez ureztatzea. Urte bat geroago, arraunlari helduenak klubaren zuzendaritza batzordea hartzen dute. Beraien lehenengo erabaki nagusia: Boiro Udalherriko Arraun Eskola sortzea. Proiektu erakargarri bat prestatzen dute eta honen emaitzak ez ziren berandutu. 1998.urtean bai bateletan eta bai trainerillitan garaipen ugari lortzen dituzte. Gainera, zenbait arraunlari Galiziako Teknifikazioko Zentroko kideak dira, eta hauetako batzuk, aulki mugikorrean, Munduko Jubeniletako Txapelketa nagusian ohorezko postuetan sartu ziren. Esaterako, Esmeralda Santos Maceiras (bostgarrena 4Xean) edo Marcos García Treus (seigarren 8+ean). Baita Ismael Romero Saboridok, 2000. urtean Munich-eko Estropada Internazionalean lehiatzen egon zen. 

Galiziako kluba ohorezko mailan mantendu zen 2008. urtera arte. Garai horietan, bere emaitzarik onena 2004. urtean etorri zen, Hondarribiko banderarekin. Sailkapenaren aldetik, posturik onena 2006ean lortu zuten, urte horretan bosgarren postua erdietsi zuten. Bere azkenengo denboraldia San Miguel Ligan 2008an izan zen. Hurrengo urtean Boiro-ko klubak uko egin zion txapelketan parte hartzeko txartelari. Hiru urte beranduago playoffetan bere postua berreskuratzen saiatu zen, eta azkenean, 2013. urtean Cabo da Cruz-ek Portugaleten San Miguel Ligara bueltatzea lortu zuen. 2014. urtean laugarren izan San Miguel Ligan. 

2015.urteko denboraldia 2014. urteko denboraldia bezain ondo hasi zuen Cabok. Pasai San Juanekin eta Kaikurekin ohorezko txandan sartzeko lehian egon zen. San Juanekin izan zuen lehia nagusia, sailkapen nagusiko 5. postuaren borrokan jardun zuten, Cabok ordea ezin izan zuen gipuzkoarrei aurre egin eta 6. postua eskuratu zuen. Estropada sailkapen onena ordea, emaitza hobeago izan zen; Cabok 2. postua lortu zuen etxeko estropadan. 

2016. urtean aldiz, Boiroko taldeak zortzigarren postu xume bat lortu zuen sailkapen nagusian, eta euren emaitzarik hoberena estropada batean Pasaiako uretan lorturiko hirugarren postua izan zen.

2017 urtean, galiziarrek hamargarrengo postuan amaitu zuten denboraldia eta haien emaitzarik onena laugarren postua izan zen X Bandeira Concello de Ares estropadan. Aurten, Cabok 5 urte beteko ditu Eusko Label Ligan.