ZUMAIA

Historia

Klubaren babesleak
  • Gipuzkoa
  • Salegi
  • Zumaiko Udala
  • Mardu
  • Noviadet
  • Seguros Bilbao
  • Zelai
  • Elkor
  • Gesolaga
  • Croqueta y presumida
Gaur egungo Zumaiako Telmo Deun elkarteak 1975. urtean du bere jatorria,urte hartan sortu baitzen Aita Mari Arraun elkartea. Gure elkarteak beraz, 40 urteko ibilbide luzea du, inoiz hutsik egin gabe. Horixe da, lortu ditugun bandera guztien gainetik, gure harrotasunik handiena eta gure sendotasunaren eta lanaren erakusgarririk adierazgarriena. 1975: Abuztuaren 5ean sortzen da Aita Mari Arraun Elkartea, Zumaiako Telmo Deun A.K.E.ren jatorrizko elkartea.
 
1978: urte hontan botatzen da lehen aldiz “Telmo Deun” trainerua uretara. Ordutik, arraun elkarte bakarra izan da urtero urtero hutsik egin gabe trainerua uretan izan duena.
 
1981: lehendabiziko bandera irabazten da: Villa de Bilbao
 
1984: Kontxako lehendabiziko bandera Claudio Etxeberria “Gorria”ren gidaritzapean lortu zen. Urte paregabea izan zen Zumaiak oraindik inork gainditu ez duen marka lortu zuen: parte hartutako estropada guztietan bandera irabazi zuen (traineretan, bateletan…). Guztira 30 bandera irabazi zituen Zumaiak. Gogoratzekoak dira urte hartan lortutako markak, adibidez, 24 ordutan 3 estropada irabazi eta 2 bandera eskuratu zituen. Zarautzko ikurrinaren bi egunetan irabazi zuen eta baita Portugaleten ere. Beste batean, beste bi bandera eraman zituzten egun berean, eguerdian A Coruñan Teresa Herrera saria eta arratsaldean Castropolen,ordurarte ezarrita zegoen marka hautsiz.
 
1987: Kontxako bigarren bandera Edu Aristi patroi zela.
 
2005: 10 bandera irabazi ziren, horietako bi egun berean Pasaian, bi itsasontzi ezberdinekin. Euskal Liga irabazi zen eta TKEra igo zen.
 
2009: Emakumezko liga sortzen da, eta Zumaia hasiera hasieratik parte hartzen du.
 
2012: Emakumeen traineruak Euskotren Liga eta Gipuzkoako liga eskuratzen ditu, 8 bandera irabaziz.
 
2013: Emakumeen traineruak 15 bandera irabazten ditu eta berriro ere garaipena lortzen du Euskotren Ligan eta Gipuzkoako Ligan . Era berean, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazten ditu eta Kontxako Bandera ere eskuratzen du. Lehen euskal taldea da garaipen hau lortzen eta elkarte bakarra da bai gizonezkotan eta bai emakumezkotan garaipen hori lortzen duena. Bestalde gizonezko traineruak goi mailan 8 urte egon ondoren, zilarrezko kategoriara jeisten da, KAE liga.
 
2014: Gizonezkoen traineruak 4 bandera irabazten ditu eta bigarren sailkatzen da KAE ligan. Honek igoerarako Play-offak jokatzea ahalbideratzen du. Emakumeek bi bandera irabazten dituzte eta bigarren sailkatzen da Gipuzkoako ligan, hirugarren Euskotren ligan eta bigarren Kontxako banderan, bigarren jardunaldia regata irabaziz.
 
2015: Gizonezkoek 4 bandera irabazten dituzte eta bigarren sailkatzen dira berriz ere. Oraingoan, indartsu jokatzen du play-offa eta onenen artera bueltatzen da, TKEra. Emakumeen tripulazioak 17 bandera irabazten ditu, horien artean Euskadiko batel, trainerilla eta traineru txapelketak, Espainiako batel txapelketa eta abar. Gipuzkoako ligako txapeldun sailkatzen da, Euskotren ligan bigarren eta Kontxako banderan hirugarren.