Urdaibai Avia

Historia

Klubaren babesleak
  • Umpro
  • avia
  • Bermeoko Udala
  • Enagas
  • CIA Europea de Tunidos
  • Echebaster
  • Bizkaialde
  • Eneperi
  • Campos
  • Impesca
  • Anabac
  • Nautical
  • Bizkaiako Foru Aldundia
  • Rafrinor

Urdaibai Arraun Urdaibai eskualdean arrauna sustatzeko helburua daukan arraun taldea da. Arraunean puntan aritzeko talde lehiakorra sortzeko helburuarekin Elantxobe, Mundaka eta Bermeoko klubak elkartu ziren, eta hirurek Urdaibai Arraun Elkartea sortu zuten. Elkartea 1992 urtean sortu zen, baina 1999an hasi zen aulki finkoko probetan parte hartzen. Orduz geroztik kirol ibilbide arrakastatsua egin du klubak.

Urdaibai betidanik ohorezko mailan egon den taldea da eta garaipenen aldetik, bandera eta Liga asko irabazi ditu. ‘Bou Bizkaia’k 46 bandera lortu ditu ACT sortu zenetik eta lau alditan izan da Koroaren irabazle: 2004, 2007, 2008 eta 2010 urteetan. 

2015ean Bermeoko klubak Hondarribiaren atzetik bukatu zuen denboraldia, 3 bandera lortu zituen ere. Gainera 'Bou Bizkaia' traineruak 'Kontxa'ko estropada eskuratu zuen. 2016a bermeotarren buruetan betirako geratuko den denboraldi bat izango da, egutegiko bederatzi garaipen eta Liga-Kontxa bikotea lortuz.

2017ko denboraldia ere itzela izan zen Urdaibairentzat seigarren aldiz Eusko Label Ligako txapeldun burutu zirelako.