San Juan Sumelec

Historia

Klubaren babesleak
  • Sumelec
  • Fegemu
  • Iberdrola
  • Igartza
  • Pasaiko Portua
  • Pasaiko Udala
  • Matxet
  • Embalan 3
  • Imanol Lasa S.L.
  • Sillas Iturgaiz
  • La Perla
  • Itsaso
  • Zamakona Yards
  • Sumipesca
  • Koska Enara

Kluba 1965eko azaroaren 12an sortu zen, Club Atlético Koxtape izenarekin. Klubaren helburua atletismoa egitea zen, hortik klubaren adjektiboa. Izena Pilar Sansinenean anderearen oroimenez erabaki zen, andere horrek erabaki baitzuen desagertutako atletismo pistari izen hori jartzea.

Garaiko gazteek zailtasun asko zituzten kirol diziplina horretan trebatzeko. Bai kirol instalakuntza egokirik ez zeukatelako, bai bitarteko ekonomikoak apalak zirelako. Aulki Mugikorrera bideratu zen indarra 1967. urtean, lehen aldiz Pasai Donibanen. Instalakuntza egoki batzuk kirol diziplina horren zabalkundea ekarri zuten, eta aulki mugikorrarekin batera, aulki finkoak ere indarra hartu zuen.

San Miguel Ligan berriz bueltan, San Juan-ek denboraldi horretan hirugarren postua lortu zuen sailkapenean. Gainera, Galizian ACT-ko bere lehen bandera ofiziala irabazi zuten. Aipatzekoa da, San Juanek 2003. urtean bere lehenengo bandera eskuratu zuela, Bandera Ono, baina, lehiaketari begira, ez zen puntuagarria izan estropada hori. Azkenengo urte hauetan, Joseba Fernándezek Igor Makazaga utzitako postua hartu du, eta sanjuandarrek emaitzen aldetik oso bide orekatua eraman dute, etxeko jendearekin kategoria gorengo postuekin mantendu dute. 

2015ean San Juango klubak aurreko urteetako errendimendua jarraituz, harrobiko arraunlariekin osatu zuen ontzia. Kaikurekin lehia bortitza izan zuen ohorezko txandan sartzeko eta sailkapen nagusian 4. postua lortzeko, baina ezin izan zuten bizkaiko kluba gainditu. Hala ere, zenbait estropadetan ohorezko txandan aritu ziren sanjuandarrak. 5.postuan bukatu zuten denboraldia 138 puntu eskuratu eta gero.

2016 modu onean amaitu zuen talde arrosak, sailkapen nagusiko laugarren postua zainduz eta bigarren urtez jarraian CaixaBank patroi onenaren saria lortuz Endika Pérez eta Unai Oliden San Juaneko patroien bitartez.

2017 urtea saila izan zen San Juanentzat, klasifikazioan 6. postua lortu baitzuten, estropada asko 5. eta 6. postuan amaituz.